Duten garrantziagatik Premie programaren metodologia osatzen duten beste bi agiri azpimarratu nahi ditugu.
Zuzendaritzako estiloko kuestionario bat, zuzendaritza taldeari bere kudeaketa estiloari buruzko autoebaluazioa egiteko aukera ematen diona eta, laguntzaile nagusienen ustearekin alderatzen edo erkatzen denean, zuzendaritza estiloaren Hobekuntza Plana egitea erraz dezakeena.
Ezin dugu ahaztu hau dela metodologia honen oinarri nagusietakoa. Aitzindaritza transformatzailea sustatzea, pertsonen eta taldeen garapen profesional handiagoa bideratuko duena gero eta parte hartze handiagoa izan beharko lukeen enpresa proiektu baten autonomia eta horrekiko konpromisoa indartzetik abiatuta.
Programaren beste gakoetako bat talde lana da. Horregatik “Proiektuko Koadernoa” deritzon agiria argitaratu da. Agiri honetan talde laneko dinamikak bideratzeko eta kudeaketa sistema hobetzeko prozesuaren ezarpenean identifikatzen joango diren erronka guztiei aurre egiteko eratuko diren lan taldeen operatiba errazteko proposamen batzuk planteatu dira.