Ebaluazio Gida
Ezarpenarekin hasi aurretik PREMIEren Ebaluazio Gida betetzea gomendatzen da. Gida horren helburuak hauek dira:
- Ezarpenen landuko diren funtsezko alderdi guztiak bisualizatzea.
- Antolakuntza horietan guztietan kokatzea (lehen hurbilketa) – Zer egiten ari gara funtsezko kontzeptu eta alderdiekin lotuta?
- PREMIEren ezarpenaren zer lortu nahi den gaiari buruzko hausnarketa eragitea; nolako emaitzak lortu nahi dira eta, horretarako, zer egiteko prest gaude eta nork parte hartuko du.
Hausnarketa honi esker lortu nahi diren helburuak finkatuko dira eta prozesua antolakuntza bakoitzaren interesen arabera egokituko da.
Halaber, ezarpena amaitzen denean edo prozesuan zehar nahi den unean, aukera dago kuestionarioa aplikatzeko antolakuntzaren kudeaketaren aurrerakuntzaren prozesua ikusteko. Adibidez:
- Lortu diren helburuak.
- Gaur egungo egoera. Helburuak lortzen ari dira? Zeintzuk dira abian jartzen ari diren beste ekintzak?
- Egon dauden zailtasunei eta kudeaketaren hobekuntza prozesuaren jarraipenari buruzko hausnarketa.
Dokumentuak
Premie ebaluazio-gida (747 KB)