Funtsezko alderdiak eta ekintza-proposamenak

PREMIE Kudeaketa Ereduak funtsezkoak diren alderdiei erantzuna emateko ekintza-proposamen multzo bat planteatzen du. Proposamen horiek biltzen dituen dokumentazioak egitura bera du eta, horrela, erraztu egiten dira irakurmena eta ulermena:
- Izenburu moduan, funtsezkoa den alderdia, hausnarketa-ekintza prozesua irekitzen duena. Nortzuk dira gure bezeroak? Zergatik erosten digute? Nola indartzen ditugu komunikazioa eta partaidetza? Zein izango da antolakuntzaren estrategia?
- Ekintza-proposamenak: antolakuntzan garatzeko proposatu diren ekintzen laburpena, (ZER) galderarekin lotuta.
- Aurretiazko alderdiak: ekintzen garapenari ekin aurreko hausnarketa piztuko duten galderen formulazioa, antolakuntza kokatzeko balio dutenak. Gaur egun nola lantzen dugu prozesu hori? Egiten dugu, baina ez era sistematiko baten? Hobe dezakegu?
- Hausnarketa - Ekintza: ekintza-proposamenak nola landu deskribatzean datza. Hau da, ZER proposatzeaz gain, NOLA guztiak planteatzen dira.
- Eta berrikuntza?: berrikuntza kontuan hartuko duen hausnarketa inkorporatzera animatzen da, hots, zeintzuk dira gure egiteko ohiko eran inkorpora genitzakeen gauza berriak.
- Sistematika: ekintza-proposamen guztiak antolakuntzaren kudeaketara inkorporatzea gomendatzen da. Hau da, ekintza-proposamenak ez dira PREMIEren ezarpenean lantzen diren eta gero baztertu egiten diren (edo, areago, erabat ahaztu egiten diren) ekintza isolatuak; eskaintzen dena bestelakoa da, antolakuntzaren kudeaketan integratzen joatea eta, horrela, era sistematikoan burutzea lortzea. Horretarako pertsona arduraduna izendatuko da, aldizkotasuna ezarriko da, etab.
Dokumentuak