Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

Asociación Lanberri

Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa

Enpresaren datuak

Gerentea:
Piedad Arbaiza Vilallonga
Helbidea:
Santos Juanes, 4.a behea
Herria:
Bilbao
Telefonoa:
94 416 0368
Jarduera:
Bilboko 5. barrutian gizarte bereizkeria egoeran eta/edo arriskuan dauden gazteak lanean eta gizartean txertatzea.
E-maila:
lanbe@euskalnet.net
Langileen kopurua:
12

Empresaren Deskribapena

Lanberri Bilboko 5. barrutian gizarte bereizkeria egoeran eta/edo arriskuan dauden 10 eta 30 urte arteko gazteak lanean eta gizartean txertatzeko egitaraua da. Aldi batera lantzen dira pertsonei gaitasun profesionala zuzkitzea eta hezkuntzaren arloko lana, beti ere ibilbide indibidualizatuekin. Halaber, ezaugarri nagusien artean egitarauaren jasotzailea den erkidegoaren egoera pertsonalen prozesuari egokitzeko ahalegina dago. Hain konplexua den errealitateari jaramon egiteko egitaraua bi arlotan zatitu dugu:
1.- Lanaren arloko orientazioaren eta lanean txertatzeko arloa: Hasierako fasea, prestakuntza fasea, lanean txertatzeko fasea.
2.- Arlo sozial eta hezkuntzakoa: Arlo honetan era integralean lantzen da pertsonaren errealitatea eta nork bere prozesuei ekiteko behar dituen tresnak zuzkitzen zaizkie. Gakoak harreman pertsonala, hezkuntzaren arloko loturak eta koordinazioa dira.

Etorkizuneko erronkak

Lanberrin argi eta garbi daukagu ematen ditugun zerbitzuen kalitatearen hobekuntza ekarriko duten kudeaketa prozesuekin jarraituko dugula, hala lan egiten dugun gazteekin emaitza hobeak lortzearen ondoreetarako nola gura ataza burutzen dugun auzoetako bizitza kalitatea hobetzen laguntzeko eskuratzen ditugun bitarteko ekonomikoen errentagarritasuna lortzearen ondoreetarako. Horrek esan nahi du PREMIE sendotzeko fasea burutuko dugula.

Informazioaren sistematizazioa erakundearen prozesuak optimizatzearen ondoreetarako

Bezeroen katalogoa egin dugu eta horren barruan ondoko informazioa sartu da: Bezero mota (administrazioa, pribatuak, erabiltzaileak, laneratzeko eta gizarteratzeko enpresak); bezeroa; antzinatasuna; erosketen bolumena ( erosketa bolumenaren bilakaera ilaratan sartuz, bezeroaren antzinatasun urteen arabera. Kasu jakin batzuetan fakturazioaren aldiak egutegiko urteak dira eta beste batzuetan "ikasturteak"); zioak; beharrizanak; etab. Horien guztien asetasunari buruzko inkestak ditugu. Aldi berean produktuen/zerbitzuen katalogoa egin dugu.
Bilera batzuk egituratuta genituen eta horiek guztiak era sistematikoan egiten dira :

Batez ere erakundeko denbora asko eta giza baliabide asko erabili dugu fluxuen diagramak eta fluxuen diagrama horietan identifikatu diren gune eta gakoen laneko prozedurak egiten. Horiek guztiak eskema beraren arabera taxutu dira : Kokapena, jarduerak, noiz, arduraduna, prozesuaren adierazleak, emaitzen adierazleak, prestakuntza iraunkorrerako tresnak.

"3S" proiektua egin dugu, ondoko hauetan lan eginda:
- Lokaletako arduradunak identifikatzea eta horiei 3S-en metodologia ezagutzera ematea (saioa aholkulariarekin); halaber, gauza bera tailerretako gazte eta, oro har, LANBERRIko pertsona guztiekin (sentiberatzea).
- Proiektuko lokal guztiak abian jartzea (Hernani, Santos Juanes).

PREMIE kudeaketa Ereduaren ezarpenari esker LANBERRI Elkarteak aukera izan du bere antolakuntzaren kudeaketa hobetzeko eta daborduko esku artean erabiltzen genuen dokumentazioa egituratzeko. Gehien PROZESUEN moduluan sakondu dugu.

Arrazoiak

Lan egiteko gure era honek ondo antolatuta dagoen lan taldea eskatzen du, prestakuntza iraunkorra behar duena, eta esku hartzetan hobekuntzak ezartzea eta etenik gabe errealitatearen azterketa eginez. Ondore horretarako funtsezkoa da gure bezeroen asetasuna zaintzen duen kudeaketa eredua izatea, erakundea eratzen duten pertsona guztien gaitasunak eta trebeziak antzematen dituena, azken finean bitarteko ekonomikoak eta materialak errentagarritasunez erabiltzea bermatuko duen taldea sortuz, inguruko beharrizanak antzemateko azkarra izango dena.
Kalitatea guretzat esku hartzea hobetzeko ardura iraunkorra da, laneko metodologiak garatzea, ebaluazio sistemak diseinatzea, bitartekoen kudeaketa optimizatzea, kalitate planak garatzea eta erakundea eratzen duten pertsonen trebakuntza sustatzea. Kalitatea ez da bakarrik balore teorikoa LANBERRIn, errealitatea baizik.
Testuinguru horretan PREMIE Kudeaketa Gidaliburua tresna oso egokia eta baliagarria da Lanberrirentzat gure kudeaketa sistema hobetzearen ondoreetarako.

Aholkuak

PREMIEren Kudeaketa Gidaliburua tresna oso egokia da erakundeen kudeaketa sistema hobetzeko. Gidaliburuaren atal bakoitzak ahalegin bat eskatzen du, hain zuzen ere ondoko sistema hauetan hobetzea lortzeko, aitzindaritza; pertsonen kudeaketa; fluxuen diagramen eta prozeduren definizioa; bezeroen identifikazioa eta horien beharrizanen asetasuna; eta etorkizuneko planen definizioa. Seguru gaude ahalegin horrek isla duela ematen dugun zerbitzuaren kalitatearen hobekuntzan.

"Kalitatearen prozesuak optimizatzea era erraz eta praktikoan egiten den informazioaren sistematizazioari esker "  (Piedad Arbaiza Vilallonga).

PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE