Ekonomi Sustapena Saila

Laguntza Menua

Metodologia

PREMIEk kudeaketan jauzi kualitatiboa proposatzen die enpresa txiki eta ertainei; jauzi hori ikasiz, hausnartuz, antolatuz, erabakiak hartuz eta egunero gertatzen diren  jarduerak eta presazko gauzak gaindituz kudeaketan garrantzia duten arlo guztiak sistematizatuz egiten da.

Premieren helburua antolakuntza baten kudeaketa  sistema osoa lantzea da. Prozesu hori ikuspegi guztiak integratuz burutzen da eta, horretarako, gakoak diren arlo edo alderdi batzuk identifikatzen dira: Bezeroak, Pertsonak, Bitartekoak, Prozesuak, Estrategia  eta Berrikuntza eta Emaitzak.

Kudeaketa sistemako alderdi guztiak aztertzen eta lantzen direnean arlo guztietan sakontzen da eta, aldi berean, alde horien guztien arteko elkar-eragiketak bilatzen dira.

Zehatzago esanda, alderdi gakoetan bilatzen diren helburuak hauek dira:

Halaber, PREMIE kudeaketa ereduak aurreko alderdi horiek guztiak lantzeko Ekintza- Proposamenen multzoa planteatzen du.

Hori dira: Ekintza-Proposamenak. Antolakuntza batek aurreko kontzeptu horiek aztertu eta ikertu behar ditu bere kudeaketan. PREMIEk proposamen horien bidez arrasto batzuk ematen dizkie hausnarketa bat eragiteko, ekintza batzuk abiarazteko eta ikaskuntza elikatzeko.

Ez dira proposamen lokabeak, euren artean konektatuta daude, antolakuntzaren beraren barruan egon dauden  konexioak bezala.

Erreferentzia moduan Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak (EFQM) proposatzen duen Bikaintasuneko EFQM eredua hartzen dute antolakuntzak alderdi garrantzitsuetan lan egitera bultzatuz, adibidez  lehiakortasuna  mantentzeko eta hobetzeko bezeroei balorea gehitzearen beharrizana, epe luzean jasangarria izango den etorkizuna sortzea, antolakuntzetan euren jarduerak egiten dituzten pertsonen potentzialtasunari balorea ematea, berrikuntza kontuan hartuta hausnartzea, kudeatzerakoan sor daitezkeen aukerei erantzuteko gauza izatea, etab.

Ekintza-proposamen horien guztien emaitza Formatuen multzo baten dokumentatzen da eta horiek antolakuntzaren KudeaketaGidaliburua eratzen dute.

Dokumentuak

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Premie metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: http://www.programapremie.net/eu_metodologia.asp.

Dokumentuak

Premie aurkezpena (1.741 KB)

  • Validación Accesibilidad
  • Validación XHTML
  • Validación CSS
Programa PREMIE