Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

Construcciones Zarate y Elexpe, S.A.

Construcciones Zarate y Elexpe, S.A. Construcciones Zarate y Elexpe, S.A. Construcciones Zarate y Elexpe, S.A.

Enpresaren datuak

Gerentea:
José Mª Elexpe y Karmele Elexpe
Helbidea:
Bixente Kapanaga,19-behea
Herria:
Iurreta
Telefonoa:
94 681 66 73
Jarduera:
Etxebizitza-eraikuntza
Webvorria:
http://www.zarateyelexpe.biz
E-maila:
construcciones@zarateyelexpe.biz
Langileen kopurua:
15

Empresaren Deskribapena

Construcciones Zarate y Elexpe, S.A. enpresa familiarrak Durangaldean du egoitza eta etxebizitza-multzoak egitea du jarduera nagusia, enpresaren barruan belaunaldi-aldaketa gertatu berri delarik.

Enpresaren jarduera, lurrak erostean hasi eta etxebizitzak, trastelekuak, garajeak eta merkataritzako lokalak saltzean amaitzen da.

1984an izan zen enpresa-proiektuak Construcciones Zarate y Elexpe, S.A. izena hartu zuenean, berez izen hori enpresa sortu zuten bazkide biek 1960ean hasitako lanaren garapen eta biakaeraren emaitza izan bada ere. Hasieran igeltserotzaren arloan, ondoren eraikuntzakoan: enkarguzko familia bakarreko etxebizitzak, kooperatibako etxebizitza-multzoak, enpresaren beraren sustapen txiki bat.... hori guztiori 1975ean proiektu handiago bati heldu zioten arte: etxebizitza-multzo bat eraikitzeari.

Belaunaldi-aldaketak, era berean, enpresaren egitura aldaraztea ekarri du, eta aldaketa horrek enpresaren maila guztietan eragin du: bazkideak, inplikatutako familiakideak, lan-atal ezberdinetako erantzukizunak eta eginkizunak...

PREMIA da gure ziurtagiri bakarra.

Etorkizuneko erronkak

PREMIE, komunikazioa eta antolaketa errazten dituen egitura bat sortzeko tresna erraz eta eraginkorra da.

Enpresan PREMIE ezartzeko erabakia hartu ondoren, ekintza batzuk abiarazi ziren; aipagarrienak, besteak beste, honako hauek:

Zailtasunak ezberdina den zerbaitek, aldaketarako edo jendeak filosofia berri bat, sistema berri bat beregana dezan egon ohi den burugogorkeriak sorrarazten duen ziurgabetasunean oinarritu dira gehien bat. Jendeari gure ikuspegia helaraztea lan zaila izan da. Inertziak geldiaraztea. Hortaz, elkar ulertzearen kopuru handi bat behar izan da eta, aldi berean, zuzendaritza bera etsipenean eror ez zedin.

Hasieran astean 8 orduko dedikazioa eskaintzea eskatu zigun. Astiro-astiro dedikazio hori disolbatuz joan zen, eguneroko lan bilakatu zelarik, jardueraren berezko osagaia baitzen.

Langile bakoitza aldaketaren nondiknorakoa ulertuz joan zedin, horretan egon da gakoa, ondoren filosofia berriaren laguntzaile/ezartzaile bihur zitezen.

Arrazoiak

Behin konturatu ginen enpresak hainbat hutsune zituela bere kudeaketan. Hainbat urtez enpresan intuitiboki aritu izan baginen ere, orduan garai berrietara egokitu beharraz jabetu ginen. Ez genekien arazo horri globalki zelan heldu. Hainbat betebeharraz jabetu ginen, hala nola, sistema batez, egitarau batez eta enpresaren eremu ezberdinetara ezartzeko tresna batez. PREMIE aurkitu genuen, eta metodo hori gure ezaugarrietara ondo egokitzen zela ikusi ostean, bilatzen ari ginen tresna zela erabaki genuen.

Orain finkatze-aldiarekin jarraitu nahi dugu, Hobekuntza Iraunkorrak gure enpresaren kulturaren filosofia izan behar duela eta etorkizunerako ikuspegia sortzen digun eremua dela uste dugulako.

Aholkuak

Hobekuntza Iraunkorra, amaierarik gabeko ikuspegia sorrarazten duen kontzeptua da. Hori norberaganatzeak eraberritu behar izatea dakar, geldirik ez egotea, garaiekin batera aurrera egitea. Beraz, merkatuan eutsi ahal izateko, lehiakorra izateko plataforma tinkoa da, Hobekuntza Iraunkorreko metodoa abiarazten emandako denbora guztia, baita enpresako langile guztiek taldearen osagaiak direla eta ezin direla prozeduratik kanpo geratu uler dezaten emandako denbora guztia errentagarritasun handiko inbertsioa da; horixe da ulertu behar dena. Hortaz, merezi du prozedura honi ilusioz eta irmotasunez ekiteak, balio handiko tresna da eta.

PREMIE, Hobekuntza Iraunkorreko metodo praktiko bat da, enpresa txikiaren ezaugarrietara egokitua, eta enpresari txikiari bere burua eraginkortasunez kudeatzeko laguntza eskainiko diona.

"PREMIEn, kudeaketa objektiborako tresna egokia eta oso erabilkorra aurkitu dugu, etorkizunerako proiekzioa emango diguna." (José Mª Elexpe eta Karmele Elexpe,Construcciones Zarate y Elexpe, S.A.ko gerenteak)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE