CONSTRUCCIONES ZABALANDI, S.L.

Enpresaren datuak
- Gerentea:
- Aitor Sourrouille Ayerdi
- Helbidea:
- Artunduaga, 10 - Artunduaga industrialdea
- Herria:
- Basauri
- Telefonoa:
- 94 449 12 41
- Jarduera:
- Construcción completa, reparación y conservación de inmuebles y obras civiles.
- Web orria:
- http://www.zabalandi.com
- E-maila:
- zabalandi@vodafone.es
- Langileen kopurua:
- 50
Empresaren Deskribapena
Eraikuntzaren arloan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen familiako enpresa.
Honako arloetan jarduten du: Eraikuntza, Obra Zibila eta Urbanizazioa:
- Herri administrazioa
- Enpresa handiak eta enpresa taldeak
- Etxebizitzen eta industrialdeen sustapen propioak
Bezero nagusiak:
- ISO 9001:2000 egiaztagiria du (AENOR)
- ISO 14001:1996 egiaztagiria du (AENOR)
- PREMIE diploma (BFA)
Enpresa:
- Certificada ISO 9001:2000 (AENOR)
- Certificada ISO 14001:1996 (AENOR)
- Diploma PREMIE (DFB/BFA)
Etorkizuneko erronkak
Etorkizuneko erronkak ezarri dira, enpresaren lehiakortasuna
hobetzeko:
- PREMIE sendotzeko fasea
- Kalitate sistemak integratzea - Ingurumena eta Prebentzioa
- Bikaintasunerako EFQM garatzea (ERAIKAL - ASCOVI)
- Laneko Arriskuen Prebentzioa (OHSAS 18001 araura egokitzea)
- Enpresako Informazio Sistemak ezartzea eta teknologia berriak baliatzea
PREMIEren bidez enpresa txikien lehiakortasuna hobetzen dugu
1995. urtean kalitatearen arloan hasi ginen lanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren PREMIE egitaraua ezarrita.
2000an, egitarauaren metodologiaren berrikuspena egin genuen enpresak eta aholkulariak kontuan izanda, eta horri esker PREMI Diploma lortzeko egokitzapena burutu genuen.
Une honetan PREMIE sendotzeko faseari ekin diogu. Izan diren zailtasun nagusien artean, pertsonala jabearaztea, sektorearen berezitasuna eta PREMIE egitaraua enpresaren kalitate sistemaren barruan sartzea nabarmentzen dira, erregistroak ez bikoizteko eta kudeaketa modu berria enpresan iraunkorra izateko.
Lortutako emaitzak honako hauek izan dira:
- Enpresaren kudeaketa hobetzea, metodologia erraz, praktiko eta eraginkorraren bidez.
- Enpresaren helburuen kontrola eta jarraipena hobetzea.
- Bezeroen beharrizanak hobeto ezagutzea.
- Pertsonen parte-hartzea hobetzea, eta horrek inplikazioa handitzea eta komunikazioa hobetzea dakar.
- Egiazko informazioa izanda erabakiak hartzea ahalbidetzen duten adierazle errazak ezartzea.
- Obren kontrola hobetzea.
- Trebakuntza hobetzea.
- Irudia hobetzea.
- Kalitatekoak ez diren kostuak gutxitzea.
Arrazoiak
Enpresaren kudeaketa hobetzea metodologia erraz, praktiko eta eraginkorraren
bidez.
Erabateko kalitatea oinarrizko abiaburua da gure erakundearen lehiakortasun,
errentagarritasun, biziraupen eta etorkizuneko garapenerako.
Bezeroen espektatibak eta beharrizanak erabat betetzea, enpresaren
funtsezko aktiboak baitira.
Aholkuak
PREMIEri esker, kudeaketa hobetu ahal dute enpresek metodologia
erraz, praktiko eta eraginkorraren bidez.
"Kudeaketa tresna erraza da PREMIE, enpresa txikien lehiakortasuna hobetzen duena eta non gauden eta nora heldu nahi dugun jakiteko erabakiak hartzeko bidea ematen duena." (Aitor Sourrouille , Construcciones Zabalandi, S.L.ko gerentea.)
- PREMIE:
- Kudeaketa zure neurrira
- Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
- Pertsonen aldeko apostua
- Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
- Kudeaketa-metodo berriak sortu
- Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
- Enpresaren diagnosia
- Antolamendu-eredua
- Etorkizuna kudeatzen