Viuda de Cándido Gastelurrutia, S.A.
Enpresaren datuak
- Gerentea:
- Rodolfo Urcelay
- Helbidea:
- Presatxo kalea, 3
- Herria:
- Berriz
- Telefonoa:
- 94 682 40 12
- Jarduera:
- dekoletatzea, plano edo laginaren pean piezak mekanizatzea.
- Web orria:
- www.vcg-decoletaje.com
- E-maila:
- comercial@vcg-decoletaje.com
- Langileen
- kopurua: 30
Empresaren Deskribapena
Vda. de Candido Gastelurrutiak 70 urtetik gorako esperientzia du piezen dekoletatze eta mekanizatzearen sektorean.
Serie txikiak eta ertainak dira gure espezialitatea eta material mota ugari lantzen ditugu: altzairuak, herdoilgaitzak barne, letoia, aluminioa, brontzea, kobrea, titanioa, plastikoak e.a.
Makinariaren parkean, hortzeko tornu automatiko betidanikoak eta CNC modernoenak daude (7 unitate, azken urteetan eskuratuak). Hobetzeko lehia honengatik, ISO 9001:2000 arauaren bidezko Kalitatea Kudeatzeko Sistema eta PREMIE Kudeatzeko Eredua ezarri ditugu, dagozkien Ziurtagiria eta Diploma lortu izanik.
Etorkizuneko erronkak
PREMIE programari esker jada ezarritako kudeatzeko tresnekin jarraitu eta sakontzea, EFQM eredurantz aurreratzen jarraitzeko asmoz.
PREMIE = Kudeaketa hobetzea = Bezeroen asetasuna = Emaitzak
PREMIE programan dauden egintzak ezartzeko ezinbestekoa da enpresako zuzendaritza taldearen inplikazio osoa eta antolakuntzako ahal denik eta pertsona gehienek parte hartzea.
Ezarritako egintza garrantzitsuenak:
- DAFO eta Plan Estrategikoa egitea.
- Zuzendaritza taldearen hileroko batzarrak.
- Bezeroen asetasuneko inkestak.
- Enpresako langile guztien funtzioak eta zereginak definitzea eta Trebakuntzako Plan bat egitea.
- Langileen inkestak eta iradokizunak.
- Produkzioaren plangintza.
- Enpresako arlo denetarako adierazgarriak.
Sumaturiko zailtasunak:
- Kostatu zen kontzientziatzea, zertarako-eta hertsiak izateko batzarrak egin, adierazgarriak lortu eta egintzen burutzapenerako epeak ezartzeko.
- Landu, eguneratu eta aztertu behar den dokumentazio kopuru handiagoa sortzen da.
- Langileen zati baten inplikazioa lortzea.
Sendotzeko fasean zehar, jadanik ezarritako egintzak mantendu eta horietan sakontzeaz gain, PREMIE programa baliagarria izan zaigu oso, sortuz doazen hobetzeko egintza zenbatu ezinen lehentasunak egin eta enpresaren barruko funtsezko berrantolaketari ekiteko.
Emaitzak honako hauek izan dira:
- Egunetik egunerakoa gaindituz begiratzeko gai izatea, hots, pentsatzeko geratu, batzartu, eztabaidatu eta, guztia, Plan Estrategiko batean, Trebakuntza Plan batean e.a.-ean gauzatzea lortzeko.
- Helburu zenbakarriak (adierazgarriak) ezarri, jarraipena egin eta hobetzeko egintzak proposatu.
- Gure bezeroentzat zerbitzuaren kalitatea hobetzea, haien beharrizanak jakinik eta barruko antolakuntza hobeago baten bidez.
- Langileen beharrizanak eta iradokizunak ezagutu eta horietan jardutea.
Arrazoiak
PREMIE programan, tresna soil bat bilatzen genuen, enpresa txikietan oso zaila den zerbait lortzeko lagunduko ziguna: GERATU ETA PENTSATZEKO dinamikak sortzea, enpresaren egoera aztertzeko, etorkizunerako gure erronkak definitzeko, gure bezero, langile e.a.-en iritzia ezagutzeko. Eta, guzti hori, egunez egun gure antolakuntza hobetzeko asmoz, plangintzak eginaz, helburu eta adierazleak markatuz, horiek frogatuz eta desbideraketen gainean jardunaz.
Gure itxaropenak betez gero, jarraitu egin genuen PREMIE programarekin, sendotzeko fasean, hasitako dinamiketan jarraitu, horietan sakondu eta sistemak sorrarazitako datuak eta informazioa kudeatzeko asmoz.
Aholkuak
PREMIE programa laguntasun handikoa izango da hurrengo enpresontzat: kudeatzeari, eta ez bakarrik egunetik egunera, denbora eskaintzeko beharrizanaz ohartu baina, hori egiteko tresna errazak ezagutu ez edo ez dituztenentzat.
"Inberti ezazu: denbora galdu pentsatzen."
(Rodolfo Urcelay, Viuda de Cándido Gastelurrutia, S.A.ko Gerentea)
- PREMIE:
- Kudeaketa zure neurrira
- Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
- Pertsonen aldeko apostua
- Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
- Kudeaketa-metodo berriak sortu
- Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
- Enpresaren diagnosia
- Antolamendu-eredua
- Etorkizuna kudeatzen