Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

SADEKOSA S.A.

Enpresaren datuak

Gerentea:
Jose Luis Fuente
Helbidea:
El Campillo industrialdea, 15 A pabilioia
Herria:
Abanto
Telefonoa:
94 636 20 10
Jarduera:
Iragazgaizpena, isolamendu termikoak eta akustikoak, mantenimendua eta obrak.
Web orria:
http://www.sadekosa.com
e-Maila:
sadekosa@sadekosa.com
Langileen kopurua:
30

Empresaren Deskribapena

Sadekosa, SA 60ko hamarkadan sortu zen eta produktu iragazgaizgarriak jartzen eta saltzen dihardu. Urte hauetan gure irtenbideak egokiak direla uste izan duten bezero askoren konfiantza eskuratu dugu, eta erreferentzia bilakatu gara Euskadi mailan instalazio, komertzializazio, aholkularitza eta inpermeabilizazio eta isolamenduaren arloan.

1995. urtean jarduketa ildo berriari ekin genion, eraikinen mantenimenduari eta artapenari begira, eta eginkizun horretan zerbitzua eman diegu finantza erakundeei, erakunde publikoei eta sotoei.

2002. urtean UNE-EN-ISO 9001:2000 arauan oinarritutako kalitate sistema ezartzeko prozesua hasi genuen; 2003ko otsailean lortu genuen egiaztagiria. Etengabeko hobekuntzarako gure estrategian, ISO 9001:2000, ISO 14000 eta OSHAS 18000 arauetan oinarritutako kudeaketa integratuko sistema bat ezartzeko bidean gara, kalitatea, ingurumena eta prebentzioa bateratzeko modua emango diguna.

Etorkizuneko Erronkak

PREMIE egitaraua sendotzea.

ISO 14000 eta OSHAS 18000 arauen egiaztagiria lortzeko kudeaketa integratuko sistema ezartzea.

Eta enpresa EQFM eredura bideratzea, bikaintasunarekin konpromisoa hartuta.

Kudeaketaren bikaintasunaren bidean

Egitarauaren garapena nahikoa erraza izan da, gure enpresaren funtzionamendua ondo baino hobeto ulertu duen aholkulari baten laguntza izan baitugu. Egitarauak kultur aldaketa ekarri du eta era horretako aldaketak dira zailenak. Beharrezkoa da ilusio handiz azaltzea eta transmititzea aldaketa horiek onak direla enpresarentzat eta, beraz, guztiontzat ere bai.

Oinarrizko arrakasta, guretzat, kudeaketa adierazleetan oinarrituta bideratu izana da, eta horri esker erabakiak hartzeko prozesua errazagoa eta zentzuzkoagoa da. Lana gure enpresako pertsonei begira modu planifikatuan bideratzeko modua ere eman digu. Eta azkenik, plangintza estrategikoaren arloan hastea.

Arrazoiak

Egitaraua kudeaketara bideratuta egotea da funtsezko arrazoia. Erabakiak hartzeko adierazleen sistema funtsezkoa da edozein erakundetan.

Egitaraua sendotzea EFQM eredura eraman behar gaituen helburu estrategikoa da.

Aholkuak

Uste osoa izan behar dugu egitaraua oso ona dela enpresa txiki eta ertainentzat, modu planifikatuan lan egiten laguntzen duelako eta antolaketa hobetzeko bideratuta dagoelako.

Enpresako zuzendaritza errealitate horretaz jabetzen bada, erraza izango da filosofia hori pertsonei transmititzea, egitarauaren alde onak berez azaltzen baitira.

"Kudeaketa laguntzen duen eta enpresa etengabeko hobekuntzaren bidera daraman egitaraua da PREMIE."  (Jose Luis Fuente, Sadekosa S.A.ko gerentea)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE