Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

REDOX, S.A.

Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa

Enpresaren datuak

Gerentea:
Javier Aguilera Arenas
Helbidea:
Landabarri poligonoa, 3- 1.a La Avanzada Artaza eraikina
Herria:
Leioa (Bizkaia)
Telefonoa:
944 315 008
Jarduera:
IKTen erabileran oinarritutako konponbideak diseinatu, garatu eta ezartzea Prestakuntzaren eta Giza Baliabideen Aholkularitzaren alorretan.
Web orria:
http://www.redox.es
E-maila:
info@redox.es
Langileen kopurua:
29

Empresaren Deskribapena

REDOX S.A. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileran oinarritutako konponbideen diseinuan, garapenean eta ezarpenean espezializatutako enpresa da, eta eginbehar moduan konponbideak ikertu, berritu eta ezartzea ditu garapen eremuetan eta giza baliabideen aholkularitzarenean, e-Learning delakoan, multimedian eta IT zerbitzuetan. Gure bezeroei arreta, zerbitzua eta lankidetza eskaintzeko bokazio argia du.
REDOX S.A. enpresaren jarduera eremuak, funtsean, hurrengo hiru bloke handietan egituratzen dira:

e-Learning delakoan aditu den enpresa izaki, teknologia (LMS/LCMS) eta eduki propioak garatu ditugu. Horiek, Hosting eta Tutoretza Antolakuntzaren zerbitzu espezializatuekin bateratuta, erreferentziako enpresa bihurtzen gaituzte sektorean.
Adierazitako eremu horietako zerbitzuen konbinaketak gure bezeroei ZERBITZU INTEGRALA eskaintzeko aukera ematen digu.

Etorkizuneko erronkak

Etorkizunerako gure erronkak bi bidetan kokatzen dira:

Kalitatea gure helburua. Premie funtsezko gogartze aldia da gure ibilbidean

PREMIE esperientzia Erakundearen sendotzea izan da, Kalitatearen aldeko konpromiso partekatua gain hartzean.
Gure enpresarentzat, PREMIEren funtsezko aldeak hurrengoak izan dira:


Arrazoiak

Geroz eta lehiakorragoa den merkatuak eskatutako Kalitate eta ekoizpen beharretara egokitu beharrak enpresaren modernizazioaren eta kudeaketa eta antolakuntza hobetzearen alde eginarazten dio REDOXi. Helburua berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea litzateke.
Helburu horrek kudeaketa eredu berriak eskatzen zituen: zuzentzeko estilo berriak, parte hartzeko eta motibazio ereduak, eta abar, horren bidez balio erantsi altuko proiektuak garatzea lortzeko.
Kalitatearen aldeko gure apustuan, PREMIE berrikuntza eta lehiakortasunak metodoa eman digu REDOX kudeatzeko, eta enpresako pertsona guztiak Erakundearekin konprometituta sentitzea lortzea ahalbidetu digu egunetik egunera hobetzeko helburuan eta gure bezeroei geroz eta zerbitzu eta produktu hobeak eskaintzeko xedean.

Aholkuak

PREMIE oso baliabide erabilgarria da analisia eta gogartzea bultzatzeko, batez ere egin nahi dutena benetan egiten dutenarekin lerrokatu nahi duten enpresa horien guztien kasuan.

"PREMIEren kudeaketa eskema, kalitaterantz, ekoizpenerantz eta lehiakortasun eta berrikuntzarantz orientatutakoa, REDOX S.A.ren garapen integralaren ardatz gidaria izan behar da"  (Javier Aguilera Arenas).
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE