Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

LINGUAVOX, S.L.

Nombre de la Empresa Nombre de la Empresa

Enpresaren datuak

Gerentea:
Francisco Fernández Campo
Helbidea:
Santa Eulalia, 6, 1. ezkerra.
Herria:
Santurtzi
Telefonoa:
944936508
Jarduera:
Itzulpena hizkuntza guztietara
Web orria:
http://www.linguavox.net
E-maila:
gerencia@linguavox.net
Langileen kopurua:
5

Empresaren Deskribapena

LinguaVox itzulpen-enpresa da, ISO 9001 :2000 ziurtagiria duena. 2000ko abenduan hasi zen jardunean langile bakarra eta hamar bat bezero zituela. 2006ko abenduan, LinguaVoxek 5 langile eta 400 bezerotik gora ditu, tartean, Hezkuntza eta Zientzia Ministerio, Eusko Jaurlaritza, Posta eta Telegrafoak… daudela.
2005eko otsailean lortu zuen LinguaVoxek ISO 9001:2000 ziurtagiria itzulpen-zerbitzurako, eta zerbitzu-ziurtagiria lortu nahi du 2007. urterako, itzulpen-sektorerako Europako arauaren arabera.

Etorkizuneko erronkak

Enpresa-kudeaketaren etengabeko hobekuntza.
PREMIEren kudeaketa-eredua finkatzea eta enpresa-kudeaketari buruzko ikastaroetara joatea.

Kalitatea. Gure hitza ematen dizugu, edozein hizkuntzatan.

ISOrenak zein PREMIErenak, bienak, diren prozedura batzuetan nahiko aurreratu denez, ezaugarri bereizgarriei ekin genien, enpresaren kudeaketa integralari balio handia ematen baitzioten: helburu-plan arrazoitu bat ezarri genuen, produktu- eta bezero-kartera zehatz-mehatz aztertu ondoren; langileen asetasun-maila hobetu genuen, iradokizunak jasotzeko bideak ezarrita eta aurrez aurreko elkarrizketak eginda, eta erabakiak (erabaki horien berri emanda) hartu genituen, emaitzak aztertu ondoren.
Produktu- eta bezero-kartera aztertu eta helburu arrazoituak zein jarraipen-adierazleak ezartzeak enpresaren ikuspegi orokorra eskaini digu eta, ondorioz, prozesuak hobetu dira.

Arrazoiak

ISO 9001:2000 ziurtagiria ezarri zenean, PREMIE programaren berri izan genuen eta jakin genuen programa horrek osatu eta hobetzen zuela ISO 9001. Horrez gain, balio handia ekartzen zuen enpresaren kudeaketa orokorrari eta hausnarketa estrategikoari dagokienez.
Programa amaituta, onartu behar dugu enpresak aurrerakada handia egin duela. Edonola ere, oraindik lana egin behar da, ikasitakoa finkatzeko eta enpresarako alderdi estrategikoenak aurrera egiteko.

Aholkuak

Enpresaren moduluei buruzko informazioa benetakoa ez denean, intuizioan edo informazio partzialean oinarritutako erabakiak hartzen dira. PREMIEk enpresaren estrategiaz hausnartzen irakasten dio kudeatzaileari eta ikuspegi orokor bat eskaintzen dio; ondorioz, erabakiak hartzean arriskua murrizten da.

"ISO 9001:2000 ziurtagiriak zerbitzu-kalitate hobea ekarri digu, itzulpen arloko Europako arau berriak produktua hobetzen lagunduko du, baina PREMIEk kudeaketaren kalitatea hobetzen lagundu digu eta, lehen aldiz, enpresaren ikuspegi orokorra izaten. "  (Francisco Fernández Campo).

PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE