Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

IparBit

Enpresaren datuak

Gerentea:
Alfredo Sanz Hermosilla
Helbidea:
K/ Benidorm, 4 - Entreplanta D
Herria:
48015 Bilbao(Bizkaia)
Telefonoa:
94 480 43 20
Faxa:
94 480 43 21
Jarduera:
Zerbitzu Informatikoak
Web Orria:
http://www.iparbit.es
E-maila:
info@iparbit.es
Langileen kopurua:
11

Empresaren Deskribapena

IparBit enpresa 1992an sortu zen Deustuko Unibertsitateko Informatika Fakultateko ikasle batzuen ekimenari esker. Helburua ordura arte eskuratutako ezagutzak praktikan aplikatzea zen.
Gure jarduera profesionalak oso ondo bereiztuta dauden hiru atal atzematen ditu:

Nuestra actividad profesional se encuentra dividida en tres áreas de negocio claramente diferenciadas:

Atal horietako zerbitzuak konbinatuz gauza gara gure bezeroei ZERBITZU INTEGRALA eskaintzeko.

Ondoko teknologia hauetan espezializatu gara:

Gure bezeroen karteraren egiturari dagokionez hiri talde nagusi daude: toki administrazioak (%23), enpresa handiak (%30) y eta, jakina, ETEak (%47).

Etorkizuneko Erronkak

Etorkizunerako erronkak bi bidetatik doaz:

PREMIEk aukera eman digu gure enpresa eta bere ingurua gehiago eta hobeto ezagutzeko, egunera arte guk kontuan hartzen ez genituen ikuspegietatik.

Gure enpresari dagokionez PREMIEren gakoak hauek izan dira:

Emaitza guztien artean gehien asetu gaituena kudeaketa sistema propioa garatzea izan da, geurea, guztiontzat ulergarria dena eta bertan islatzen dira hartu ditugun neurri guztiak

Arrazoiak

PREMIE ezartzearen arrazoi nagusia, inolako dudarik gabe, hau izan da: gure enpresak hazkuntza antolatua eta gauza guztiak ezagutuz egiteko derrigorrez behar zuela kudeaketa oinarri egokia.
Kontuan hartu behar zen enpresako zuzendaritza osorik zela izaera teknikokoa eta, ondorioz, enpresaren kudeaketa beti geratzen zen bigarren mailan. Kontua da hazkuntzari ekiteko eta gure esparruan lehiakorrak izaten jarraitzeko argi genuela funtsezkoa zela gure enpresaren kudeaketa ona. Horregatik erabaki genuen PREMIE ezartzea, EFQM irizpideak jarraitzen zituelako baina MicroETE baten gure beharrizanei egokituta.

Aholkuak

Guretzat PREMIE tresna perfektua izan da gure enpresan aldaketa oso garrantzitsuak burutzeko, eguneroko lanak ez zigulako horiei ekiteko aukerarik ematen. Gure enpresa hobeto ezagutzeko hausnarketa egin dugu, aukera eman digu gure bezeroak hobeto ezagutzeko, gure laguntzaileak motibatzen lagundu gaitu eta hala erakundearen barruan nola kanpoan komunikatzeko bide berriak ireki dizkigu.
PREMIE ezartzeko egin dugun ahaleginak sari eta ordain handiak izan ditu, kalkula ezina den aktiboa zuzkitu diolako enpresari, esaterako kudeatzeko oinarri sendoa.

"Guretzat PREMIE gure beharrizanen neurriko kudeaketan kalitate sistema ezartzeko bide ezin hobea izan da eta, aldi berean, Enpresa Bikaintasunera iristeko bideari ekiteko lehen urratsa." (Alfredo Sanz –IparBit, S.L.ko gerentea)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE