

International Centre hezkuntzaren alorrean espezializatutako erakundea da, 1994an sortua. Hamaika urte eman ditugu kultura anglosaxoia, euskalduna, frantsesa, alemaniarra, italiarra eta espainiarra sustatzen. Hizkuntza-zerbitzuen eskaintza zabala daukagu, oso sektore ezberdinei zuzenduta, bai berton bai nazioartean.
Gure zerbitzuen artean ondokoak nabarmendu behar ditugu: itzulpengintza eta interpretazioa; enpresa eta profesionalentzako hizkuntza irakaskuntza , bakoitzaren neurrira; hizkuntza ikastaroak; azterketen prestakuntza: metodologia-mintegiak; udako ikastaroak gazteenentzat.
Etorkizunari begira, sendotze fasea da gure helburua, eta orduan sinatuko dugu konpromisoaren diploma, bikaintasunerantz hobetzen jarraitzeko.
Gauza berri piloa jarri dugu abian, erabakiak hartzeko oso lagungarriak. Denbora luzez egon gara datu zehatzetan oinarritutako erabakiak hartu nahirik; Emaitzen Kontua, lan-aginduak eta kostuen banaketa aztertuz, askozaz ere hobeto ulertu ahal izan dugu geure negozioa, eta erabaki zehatzagoak hartu ditugu inbertsioei edo mozkin-marjinei buruz.
Era berean, koordinazio batzarrak egiten hasi gara, helburu ugarirekin: eguneroko lana antolatzetik hasi eta 5 S-etaraino. Batzar hauen bitartez orain arte ez zegoen harremana sortu dugu langileekin; horri esker gure produktuaren kalitatea nabarmen hobetu da.
PREMIEk kudeaketarako metodologia bat eman digu. Zenbait tresnaren bidez, hasiera batean konplexuegiak edo zurrunegiak iruditzen bazitzaizkigun ere, geure enpresa nola kudeatzen genuen (edo nola kudeatzen ez genuen) hausnartzera behartu genuen geure burua.
Programaren tresnen gaia ere interesgarria izan da, kudeaketa lanak egiten laguntzen diguten tresna berriak sortu behar izan ditugulako. Horrek ezagupen batzuk berriro gogoratzera behartu gaitu (informatika, zehazki), ez erabiltzeagatik ahaztuta genituelako, nahiz eta enpresa guztietan erabiltzen diren. Gainera, gai honetan dauzkagun hutsuneetaz jabetu gara; horregatik, apurka-apurka informatika alorrean trebakuntza jasotzen ari gara orain.
Edonola ere, PREMIEk begiak irekiarazi dizkigu, eta inoiz pentsatu ez ditugun zenbait kontu erakutsi dizkigu.
Gure enpresaren kudeaketa hobeto egituratzeko moduaren bila genbiltzan, eta PREMIErekin hastea erabaki genuen. Izan ere, nahiko osoa zela iruditu zitzaigun eta, era berean, gure enpresarentzat nahiko lorgarria zela ematen zuen.
PREMIE bukatu genuenean, aurrera jarraitzeko gogoarekin geratu ginen, programan ikasitakoak gauzatzeko asmoz. Horregatik, aurrera jarraitzea erabaki genuen, trebetasun berri guztiak finkatzeko eta lan egiteko modu sistematiko bat bilakatzeko. Era berean, ikusi dugu gure lantaldea konprometituago dagoela enpresarekin, eta horrek zinez pozten gaitu.
Programari ekiteko orduan, saia zaitez pertsona guztiek ahalik eta azkarren parte har dezatela; horrela emaitzak laster ikusten dira eta etekin ekonomiko zein kualitatiboak handiagoak izango dira.
"Erratzea ez dago gaizki, errakuntza baita ikasketaren oinarria." (I.C. Bilbao Servicios Lingüísticos S.L.-ko Zuzendaritza Taldea)