

IKASAUTO ibilgailu industriaren sektoreko enpresa da, eta jarduera mota bi burutzen ditu. Jarduera nagusia prestakuntza arautua eta lanerakoa da, eta, neurri txikiagoan, ibilgailuen konponketa.
Gaur egun Lanbide Heziketako homologatutako eta itunpeko zentroa gara Eusko Jaurlaritzarekin, ibilgailu industriaren familia barruan.
Lanerako prestakuntzari dagokionez, IKASAUTO LANBIDE-ren (Enplegurako Euskal Zerbitzua) zentro lankidea da. BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK berriki homologatu gaitu Soldaketa eta Hidraulika espezialitateetarako, Fabrikazio Mekanikoaren familia profesionalaren barnean.
IKASAUTO-ren erronka nagusia EFQM konpromisoko diploma lortzea da. Horren helburua, gure zeregina egunean-egunean hobetzea da, eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea. Horretarako, jada hasi gara lanbide heziketako beste zentro birekin lanean, Ikasketa Zentroen Asoziazio Independentean (AICE – IZEA).
PREMIE kudeaketa eredua ezartzea ahalegin eta dedikazio handia izan da enpresako langile guztientzat. PREMIE lortzea ez da Kalitate eta Zuzendaritza Sailaren emaitza bakarrik izan, taldeko kide bakoitzaren ekarpenarena baizik. Horretarako, plantillako pertsona bakoitzak hausnarketa eta ekarpena egin du egunean-egunean hobetzeko eta bere lan eremutik zerbitzu hobea eskaintzeko.
Hasieran lan ugari egon zen proiektua abian jartzeko, eta taldeak kontzientzia hartzea oinarrizkoa izan zen gure lan egiteko modua aldatzeko.
PREMIE kudeaketa ereduari esker, besteak beste honako ekintza hauek ezarri ditugu:
PREMIE-k, inongo zalantzarik gabe, lan egiteko dugun moduari buruz eta hobetzeko aukerei buruz hausnartzeko aukera eskaini digu.
Gure bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko egingo dugu hobera, bai hezkuntza mailan bai merkataritzakoan, langileei baldintza hobeak eskaintzeko, ingurumena zaintzeko ardura izan eta garatzeko, eta, batez ere, lan prozesuak ezartzeari esker egingo dugu hobera, gure lanean zorrotzagoak, iraunkorragoak eta profesionalagoak izateko.
IKASAUTO-rentzat PREMIE Diploma tresna bat da, prestakuntzarako aukera eskaintzen diguna. Horrela, gure antolakuntzaren gidoia ezar dezakegu, egun eta etorkizunean lan egiteko izango ditugun jarraibideak zehaztuz.
IKASAUTO-ko lantaldea esperientzia handiko profesionalez osatuta dago, ibilgailu industriakoak eta hezkuntzakoak. Hala ere, ziur gaude kudeaketa eredu bat apustu ziurra dela enpresaren norabidea hobetu eta zuzentzeko.
Gaur egun, IKASAUTO PREMIE-ren finkapenean dago lanean, eta bere helburua EFQM Eredua ezartzeko lanean hastea ere bada.
Enpresako kultura handia baduzue, ziur aski garatuko zenuten kalitateari buruzko proiekturen bat. Horrela ez bada, behar duzue eta hobe da gaur egitea bihar baino.
"PREMIErekin aldaketa bat gertatzen da: “PREMIE esperientzia ahalegin handia da enpresarentzat, baina zalantzarik gabe beharrezkoa da aurreranzko pausua emateko. " (Desiderio Antón Cáceres).