
1985ean sortua, Eraginkor enpresei zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresa da eta bereizitako lau negozio ildo ditu: kudeaketa aholkularitza; zerga, lan eta kontabilitate aholkularitza; zerbitzu juridikoak eta prestakuntza.
Gure zerbitzuak enpresa txiki eta ertainei zuzendurikoak dira, eta estrategiak eta plangintza nahiz pertsonen eta baliabideen kudeaketa biltzen dituzte.
Gure merkatua ETEetan eta mikroETEetan oinarritzen da, bai EAEn, bai erkidego mugakideetan. Edonola ere, enpresaren jarduna Bizkaian kokatzen da % 40an gutxi gorabehera. Gure bezeroen % 60an baino gehiagoan, langileek kudeaketan parte hartzen dute.
Epe laburrean jada ezarri denean aurrerantz egitea izango da ERAGINKORen lehentasuna, ekitaldiaren amaieran kanpoko alderaketa berria bilatuz zehaztutako ildo onaren jarraitasuna ziurtatzeko zentzu horretan.
Gure etorkizuneko ibilbidea EUSKALITek zehaztutako “urrantsei” lotuta ikusten dugu, “Zilarrezko Q” lortu arte horizonte estrategiko zehatz horretan. Helburu hori lortzeko baliabide egokienak garatu beharko dira, eta gure bezeroentzat erreferentzia izaten jarraitzen saiatu behar dugu Kudeaketa Gorentasunari dagokion alorrean.
Ezarpen prozesua gure bezeroen enpresetan egindako ezarpenetan pilatutako esperientzia izanez egin zen, PREMIEren ezarpenerako gidaliburua zorroztasunez jarraitzearekin batera.
Egitura eraldatzetik abiatu zen, prozesukako antolakuntzatik irten eta sailkako egiturara igaroz. Hura Koordinazio Nagusiaren taldetik kudeatzen da. Aztertu beharreko alde bakoitzean, ereduak eskaintzen dituen oinarrizko alde batzuei jada erabiltzen ziren baliabide ezberdinak erantsi zaizkie.
FAzkenik, erakundearen Azterketa Estrategiko osoa egin zen hiru urterako. Egindako azterketa guztietatik kasuan kasuko jarduera planak eta adierazle sorta egin ziren, Eraginkorren Aginte Taula Integralean bilduta geratuz.
Egun informatika euskarri egokiagoen garapenean ari gara lanean, irisgarritasuna eta gure sistemak sortzen duen informazio bolumena eraginkortasunez jaso ahal izateko.
PREMIE, bere horretan, lorpena da guretzat. Izan ere, esplizituki onartzen du enpresa moduan ibilbide arrakastatsutzat genuena, bai eremu ekonomikoan, bai antolakuntzarenean, eta, inplizituki, gure ohiko merkatuetan jada bagenuena.
Kudeaketa gorentasunera orientatutako kudeaketa sistemen garapenean uste dugu beharrezkoak direla bide onean gaudela zehazten duten “urratsak” izatea, eta PREMIE lortu beharreko etapa moduan sendotzen da.
Horrez gain beste enpresa batzuk begiratzen diren ispilua zarenean, zure ezarpen mailak ezin du oinarrizkoa izan eta aplikazioa bezeroentzat erreferentzia moduan balio izango duen adibidea erabiltzeko aukera izan behar da.
Kudeaketa aholkulari eta PREMIEn homologatutako aholkulari moduan, uste dugu ez dugula bakarrik lan ona egin behar programa enpresetan ezartzerakoan; 50 enpresatik goran ezarpena eginda, erreferente
eta motibazio bihurtu behar genuen, haiek ekindako gorentasun bidearen jarraipenean.
Ezarpenak, gainera, gure kudeaketa sistema propioa hobetzeko balio izan du, lehen eskutik gure bezeroek eredua ezartzeko etapa ezberdinetan bizi duten barne prozesua eta horrek planteatzen dizkien arazoak ezagutzeko ezberdindutako hobekuntzak errazte aldera.
Abiagunetzat hartzen badugu enpresa ororen helburu nagusia haztea dela, eta horretarako bere kudeaketa sistema Kudeaketa Gorentasunerantz orientatu behar dela, PREMIE aukerarik onena da nondik hasi ez dakiten horientzat, Kontuan izanik ez dela helburua bere horretan.
Agian, ezarpenak irauten duen bitartean, neketsuaren irudia eman dezake. Aitzitik, pentsatu behar dena da PREMIEk ez duela enpresa batek egin behar ez duen lan edo jarduerarik sortzen, betiere, benetan uste ez badu kudeaketa gorentasuna emaitza ezin hobeak eta iraunkorrak lortzeko egin beharreko bidea dela.