Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila

Enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa

URBEGI INICIATIVAS SOCIALES, S.L.L.

Muebles Artesanos Zubileta, S.L Muebles Artesanos Zubileta, S.L Muebles Artesanos Zubileta, S.L

Enpresaren datuak

Gerentea:
Javier Larrañaga
Helbidea:
Magdalena kalea, 13
Herria:
Balmaseda
Telefonoa:
94 680 19 34
Jarduera:
Sector Servicios y Outsourcing
Web Orria:
www.urbegi.com
E-maila:
pablo@urbegi.com
Langileen kopurua:
74 (Urlaster Zerbitzuak, S.L. barne)

Empresaren Deskribapena

Urbegik urte bat eta erdi egin du eta, aldi horretan, goi mailako zerbitzuaren aldetik jo da eta gure langileei lan egiteko baldintza egokiak eskaini zaizkie.

Garbiketa industriala, hornitegien kudeaketa eta industri mailako azpikontratazioa dira, gaur egun, negoziorako gura ardatzak.

Etorkizuneko erronkak

Enpresaren xedea PREMIE mantentzea da, eta argi dauka bidea erakunde osorako EFQM lortzea dela. Halaber, ISO 9001:2000 ziurtagiria ekoizteko prozesuak diren jardueretan ezarri behar den tresna da.

La reflexión estratégica como fundamento del presente y garantía de futuro, en la búsqueda del éxito empresarial

Antolakuntza osoan gakoak diren atalak zehaztu ditugu eta gure helburuak horien arabera ezarri ditugu, balorerik ekartzen ez zuten gauza guztiei gaitziritzita.

PREMIE Kudeaketarako ereduaren kontzeptuetatik abiatuta kudeaketa askoz ere malguagoa eta errazagoa egiteko aukera ematen digun aplikazio informatikoa garatu dugu. PREMIEk, aldi berean, enpresaren egoera antzemateko era eskaini digu, hau da, adierazkarien bidez, eta informaziorik garrantzitsuena alderdi guztien eskuetan jartzekoa.

Arrazoiak

Enpresa sortu zenetik PREMIE ezartzea hautatu genuen EFQMren araberako kudeaketa-sistema nahi genuelako, hasiera hasieratik erabilgarria izan behar zuelako, eta epe motzean gure aurreikuspenen arabera handia izango zen hazkuntzari eusteko oinarri sendoak jartzeko balio behar zigulako.

PREMIE ereduari esker gauza izan gara guk uste genuena baino hazkuntza handiagoari aurre egiteko antolakuntza bera arriskutan jarri gabe.

Sendoketarekin eten gabeko hobekuntzarako dinamikaren bila goaz, eta antolakuntzaren maila guztien inplikazioaren bila.

Aholkuak

Tresna erabilgarria da enpresan azterketa eta hausnarketa sustatzeko eta, batez ere, enpresa horren ahaleginak jarduerarik errentagarrienerantz abiatzeko.

Halaber, enpresako langile guztien inplikazioa eta esku hartzea lortzeko balio du eta, horrela, helburu bateratsuak lortzeko.

"PREMIE egin nahi dugunaren eta benetan egiten dugunaren arteko zubia da egun."
(Javier Larrañaga , Urbegi Iniciativas Sociales, S.L.L.-ko Gerentea)
PREMIE:
Kudeaketa zure neurrira
Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
Pertsonen aldeko apostua
Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
Kudeaketa-metodo berriak sortu
Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
Enpresaren diagnosia
Antolamendu-eredua
Etorkizuna kudeatzen
 
Programa PREMIE