

Maquiauto 1975ean sortu zen Bilbon. Ordutik egunera arte hazi egin da eta benetan erreferentziako enpresa bihurtu da Espainiako iparraldean produktu (igogailuak, gurpil-ekilibragailuak, fluiduen instalazioak, konprentsoreak, direkzio alineagailuak, erremintak,...) eta zerbitzu (ISO berrikuspenak, makinen erakusketak, "giltza eskuan" ematen diren proiektuak,...) askotan tailer, emakidadun eta industrietarako. Enpresak 2002 urtean lortu zuen ISO 9001 ziurtagiria, eta 2003 urtean PREMIE Diploma. Jakina, enpresak era guztietako bezeroak ditu, handiak eta txikiak, Euskadi, Kantabria, Errioxa, Burgos eta Nafarroan. Halaber, erreminta mugikorrak saltzeko denda dauka Bilbon.
PREMIE egitarauaren eta ISO 9001 ziurtagiriaren mantenua ez ezik (horren lehen berrikuspena oraintsu gainditu dugu), gure helburua, epe ertainean, hobekuntza horiek enpresako gero eta atal gehiagora hedaraztea eta sakonagokoak izan daitezela da, besterik ezean "EFQM" ereduak ezartzen duen jardunbidera hurbiltzeko gauza izateko.
PREMIE egitarauaren garapenak nahiko kostu altua eragin digu, eta ez bakarrik maila ekonomikoari dagokionez, baizik eta batez ere denborari dagokionez, eta bereziki gerentziak, zuzendaritza ekonomikoak eta kalitateak horretan eman duen denbora kontuan hartuta, nahiz eta neurri baten zein bestean enpresako atal guztiek lagundu. Ezarri diren ekintza nagusiak hauek izan dira:
Zailtasun nagusia hau izan da: tartean egon den pertsonal guztiak aldi berean eguneroko jardunari ekin behar dio eta zerbait moteldu egin da PREMIE egitarauaren ezarpena. PREMIE egitarauak aukera eman digu ISO 9001 ziurtagiriaren bidez ukitzen ez ziren gune batzuk garatzeko, esaterako aitzindaritzaren kudeaketa, langilegoari begi egiten den kudeaketa (besteak beste langileen esku hartzea sustatzea, horien asebetetasunaren eta laneko segurtasunaren kontrola), ingurumeneko eragina, hornitzaileekin lankidetzan aritzeko eskemak planteatzea, eta abar.
Halaber, PREMIE Diplomaren jabe izatea oso kontuan hartzeko abantaila da Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez, erakunde horrentzat "jokabide onaren ziurtagiria" bezala delako, eta bideak ematen ditu berak ematen dituen laguntzetara iristeko.
Garai berriek formula berriak eskatzen dituzte. Bezeroek gero eta gehiago eskatzen dute kalitatea, epe luzean bizirik iraun nahi duen enpresa batek jarduteko parametro jakin batzuk bete behar ditu.
PREMIE Diploma lortzea edo ISO 9001 ziurtagiria lortzea izan dira Maquiautok hautatu dituen zutabeak datozen urte hauetan hazten eta garatzen jarraitzeko.
PREMIE Diplomarik ez duen enpresa batentzat daukagun aholkua da atera dezala.
Bigarrena, ez daitezela urduri jarri baldin eta aurreikusi zuten epea luzatzen bada, baina, aldi berean, ahalegina bertan behera ez uzteko, prozesua gelditzen bada gero askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango delako berriz ekitea. Labur bilduta: "presarik gabe, baina etenik gabe".
Eta, hirugarrena, erronka izango diren hobetzeko helburuak ezartzea, baina iristeko modukoak izan daitezela.
"Azaleko geruza gainditzen denean hasieran uste direnak baino hobetu daitezkeen atal gehiago aurkitzen dira." (Luis Pérez, Maquinaria y Utillaje para el Automóvil S.L. - MAQUIAUTO-ko Gerentea)