
Lanberri Bilboko 5. barrutian gizarte bereizkeria egoeran eta/edo arriskuan dauden 10 eta 30 urte arteko gazteak
lanean eta gizartean txertatzeko egitaraua da. Aldi batera lantzen dira pertsonei gaitasun profesionala
zuzkitzea eta hezkuntzaren arloko lana, beti ere ibilbide indibidualizatuekin. Halaber, ezaugarri nagusien artean
egitarauaren jasotzailea den erkidegoaren egoera pertsonalen prozesuari egokitzeko ahalegina dago. Hain konplexua den
errealitateari jaramon egiteko egitaraua bi arlotan zatitu dugu:
1.- Lanaren arloko orientazioaren eta lanean txertatzeko arloa: Hasierako fasea, prestakuntza fasea, lanean
txertatzeko fasea.
2.- Arlo sozial eta hezkuntzakoa: Arlo honetan era integralean lantzen da pertsonaren errealitatea eta nork bere
prozesuei ekiteko behar dituen tresnak zuzkitzen zaizkie. Gakoak harreman pertsonala, hezkuntzaren arloko loturak
eta koordinazioa dira.
Lanberrin argi eta garbi daukagu ematen ditugun zerbitzuen kalitatearen hobekuntza ekarriko duten kudeaketa prozesuekin jarraituko dugula, hala lan egiten dugun gazteekin emaitza hobeak lortzearen ondoreetarako nola gura ataza burutzen dugun auzoetako bizitza kalitatea hobetzen laguntzeko eskuratzen ditugun bitarteko ekonomikoen errentagarritasuna lortzearen ondoreetarako. Horrek esan nahi du PREMIE sendotzeko fasea burutuko dugula.
Bezeroen katalogoa egin dugu eta horren barruan ondoko informazioa sartu da: Bezero mota (administrazioa,
pribatuak, erabiltzaileak, laneratzeko eta gizarteratzeko enpresak); bezeroa; antzinatasuna; erosketen bolumena (
erosketa bolumenaren bilakaera ilaratan sartuz, bezeroaren antzinatasun urteen arabera. Kasu jakin batzuetan
fakturazioaren aldiak egutegiko urteak dira eta beste batzuetan "ikasturteak"); zioak; beharrizanak; etab. Horien
guztien asetasunari buruzko inkestak ditugu. Aldi berean produktuen/zerbitzuen katalogoa egin dugu.
Bilera batzuk egituratuta genituen eta horiek guztiak era sistematikoan egiten dira :
Lan egiteko gure era honek ondo antolatuta dagoen lan taldea eskatzen du, prestakuntza iraunkorra behar duena, eta
esku hartzetan hobekuntzak ezartzea eta etenik gabe errealitatearen azterketa eginez. Ondore horretarako funtsezkoa da
gure bezeroen asetasuna zaintzen duen kudeaketa eredua izatea, erakundea eratzen duten pertsona guztien gaitasunak eta
trebeziak antzematen dituena, azken finean bitarteko ekonomikoak eta materialak errentagarritasunez erabiltzea
bermatuko duen taldea sortuz, inguruko beharrizanak antzemateko azkarra izango dena.
Kalitatea guretzat esku hartzea hobetzeko ardura iraunkorra da, laneko metodologiak garatzea, ebaluazio sistemak
diseinatzea, bitartekoen kudeaketa optimizatzea, kalitate planak garatzea eta erakundea eratzen duten pertsonen
trebakuntza sustatzea. Kalitatea ez da bakarrik balore teorikoa LANBERRIn, errealitatea baizik.
Testuinguru horretan PREMIE Kudeaketa Gidaliburua tresna oso egokia eta baliagarria da Lanberrirentzat gure kudeaketa
sistema hobetzearen ondoreetarako.
PREMIEren Kudeaketa Gidaliburua tresna oso egokia da erakundeen kudeaketa sistema hobetzeko. Gidaliburuaren atal bakoitzak ahalegin bat eskatzen du, hain zuzen ere ondoko sistema hauetan hobetzea lortzeko, aitzindaritza; pertsonen kudeaketa; fluxuen diagramen eta prozeduren definizioa; bezeroen identifikazioa eta horien beharrizanen asetasuna; eta etorkizuneko planen definizioa. Seguru gaude ahalegin horrek isla duela ematen dugun zerbitzuaren kalitatearen hobekuntzan.
"Kalitatearen prozesuak optimizatzea era erraz eta praktikoan egiten den informazioaren sistematizazioari esker " (Piedad Arbaiza Vilallonga).