ASOCIACIÓN GOIZTIRI

Enpresaren datuak
- Gerentea:
- Jesús Castanedo
- Helbidea:
- La Providencia, 19
- Herria:
- Barakaldo
- Telefonoa:
- 94 478 05 41
- Jarduera:
- Gizarte Zerbitzuak
- Web orria:
- http://www.goiztiri.org
- E-maila:
- webmaster@goiztiri.euskalnet.net
- Langileen kopurua:
- 22
Empresaren Deskribapena
Goiztiri 1994. urtean sortu zen bazterkeria-egoeran dauden kolektiboei normalizatu,
gizarteratu eta laneratzen laguntzeko.
Hiru eremutan dihardugu:
- Inmigrazioa
- Nerabeak eta gazteak
- Gizarteratzea eta laneratzea
Etorkizuneko Erronkak
Gure helburu PREMIE ezartzen parte hartzea da eta, horretarako, zilarrezko Q eskuratzeko erabiliko ditugun bitartekoez baliatuko gara.
PREMIEk gure kudeaketa hobetzeko eta gure enpresa-kultura aldatzeko bidea eskaini digu
Kalitatea ezartzearen aldeko apustua "gauzak ongi egin" beharrak eragin zuen.
EFQM eredua gure beharretara ongien egokitzen zena zelako aukeratu genuen.
- Lehendabizi, kateko prestakuntza prozesuari ekin genion eta bertan elkarteko langile guztiek
hartu zuten parte. Prozesu hau Euskalitekin batera garatu zen.
- Ondoren, prozesu honetan oinarrituta, lan sistema berria sortu zen eta, pixkanaka-pixkanaka,
esku-hartze unitate guztietan ezarri zen.
- Prozesu horiei esker, elkartea etengabe hazten hasi zen.
- 2001. urtean erabateko kalitatearen alde lanean jarraitzeko konpromisoaren ziurtagiria lortu
zen Euskaliten eskutik.
- 2002. urtean PREMIEri ekin genion. Ordutik, lan prozedurak finkatzen dituzten bitartekoak erabiliz,
kudeaketaren kalitate sisteman sakontzen jardun dugu.
- PREMIEren finkatze faseari ekin genion eta zilarrezko Q lortzera bideratutako jardunak abiarazi genituen.
Hona hemen emaitza aipagarrienak:
- Lan sistema nagusi bat ezarri dugu. Bertan langile guztiek hartzen dute parte eta hauxe da arrakastaren gakoa.
- Langileen eta gure bezeroen asebetetasun maila oso altua da.
- Elkartea etengabe hazten ari da.
- Nazioan bertan, elkartearen jokabide onek aintzatespena jaso dute.
Arrazoia
Kalitatearen alde egin dugun apustuan, PREMIEk erabiltzeko errazak
diren bitarteko praktikoak eskaini dizkigu EFQM kalitate eredua aplikatzeko.
Honi esker, antolaketako arlo guztietan garatzen den lana hobeto sistematizatu dugu, langileek eredua
hobeto ulertzen dute eta emaitzak ere hobeto sistematizatu ditugu.
Hasi berri dugun bideak gogoak piztu ditu enpresako guztiongan, etengabeko hobekuntzak gutako bakoitzaren
garapen profesionala bultzatzen baitu. Gogo hori zerbitzuetan parte hartzen duen ororen asebetetasunean
islatzen da argi eta garbi.
Aholkuak
PREMIEk eskaintzen dituen bitarteko praktikoek kalitate prozedurari
ekitea ahalbidetzen dute. Zalantzarik gabe, prozedura horrek elkarteen
hobekuntzan eta hazkundean eragina izango du.
"PREMIEk EFQM kalitate eredua garatzeko
bitarteko praktiko eta erabilgarriak eskaintzen ditu." (Jesús Castanedo , Asociación Goiztiri-ko Gerentea)
- PREMIE:
- Kudeaketa zure neurrira
- Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
- Pertsonen aldeko apostua
- Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
- Kudeaketa-metodo berriak sortu
- Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
- Enpresaren diagnosia
- Antolamendu-eredua
- Etorkizuna kudeatzen