BARESLAN, S.L.U.

Enpresaren datuak
- Gerentea:
- Alberto Estébanez
- Helbidea:
- Ribera de Axpe, 43
- Herria:
- Erandio
- Telefonoa:
- 94 463 52 47
- Jarduera:
- Galdaragintzako tailerra.
- E-maila:
- bareslan@bareslan.euskalnet.net
- Langileen kopurua:
- 9
Empresaren Deskribapena
Bareslan, S.L.U., galdaragintza mekanizatu balio erantsi handikoa 1993an sortu zen Axpeko Erriberan. Hasieran, 5 langile izan zituen.
Hasieran, gure produkzioa, ontzigintzaren sektorerako zen nagusiki; geroago, horren garrantzia
mailaz maila murriztuz joan da, hurrengoak bezalako sektoreetan sartuz: ingeniaritza, nekazaritza,
oinetakoak eta denetariko bezero industrialak, produktu seriean eta neurrira daudenekin
2004eko urrian, zenbait bitarteko industrialekin, Sprilur Industriako Poligonoan
pabiloi berri batera inkorporatu da.
Bareslan, S.L.U.k PREMIE kudeatzeko eredua ezarri zuen 1999. urtean; PREMIE Diploma du 2005eko
martxotik hona eta ISO 9001 arauaren ziurtagiria ere du 2002ko uztailatik hona.
Etorkizuneko Erronkak
Enpresak, 2005-2010 aldirako planteatu dituen erronka nagusiak, hurrengoak dira:
- Berriztapen teknologikoa makinerian
- Robot bidezko soldaketan fabrikatzaileekin elkartzea edota ekipoak erostea
- Bezeroak gehitzea sektore estrategikoetan
- Langile espezializatuen bidez, langileria ugaritu eta berriztatzea
Erronka hauekin batera, sakondu egingo da EFQM eremuan, hurrengo egintzen bidez:
- PREMIEn jarraitzea sendotzeko fasean, Lidergo eta Pertsonen arloak hobetuz
- ISO 9001:2000 ziurtagiriarekin jarraitzea
- Trebakuntza eta laguntzako beste egintza batzuk
PREMIE-k lagundu egiten digu Bareslan, S.L.U. etorkizunerako enpresa egiteko konpromiso kolektiboan.
PREMIEren garapena, bi fasetan egin da:
- PREMIE hasieran: 1999-2000 urteak
- PREMIE 2000: moldatzeko fasea 2004. urtean
Bi faseak garatu dira, Bareslan, S.L.U.ren eta aholkulari homologatuaren dedikazio garrantzitsuarekin.
PREMIE ezarpenaren arrakastarako ezinbestekoa da gerentziaren jarduna.
Kudeatzeko ereduaren formatuetan dauden eskakizunik gehienak, nondik
eta bezeroaren azterketa, inkestak, katalogoa, eten gabeko hobekuntza
(zuzenbidezko egintzak), pertsonak eta gaikuntza, trebakuntza eta
antolakuntzatik, noraino eta estrategia, negozioko plana eta adierazleetaraino
berritasunak ziren enpresarentzat edo, PREMIE ezarri aurretik, ez
zeuden minimoki beteak.
Hori zela eta, garapena egin zen, hurrengo irizpideen arabera:
- PREMIE metodologiaren berezko sekuentzia
- Ezartzeko beharrizanak eragiketazko gabeziei (baliabideak, prozesuak, adierazleak) dagokienez
- PREMIE programaren beraren nahikozko gauzatzea
Azpimarratu beharko litzateke, egintza ezarrien artean, hurrengoek
enpresarentzat suposatu duten inpaktu positiboa:
- Baliabide eta prozesuen kontrola (erosketa, fabrikazioa, ordena eta garbiketa, produktuaren kalitatea, aurrekontu eta altxortegiko kontrola) balio erantsiaren ikuspegitik adierazle egokiekin. Guzti horrek erraztu egin du informatizazio arin eta ad hoc modukoa.
- PERTSONEN moduluan sakontzea, hurrengoak integratuz:
- Kudeaketa eskumenka (ezaupideak, gaitasunak eta trebetasunak)
- Prozesuen araberako antolaketazko egitura, lanpostuko eskumenak, funtzioak eta zereginak kokatuz
- Pertsonaren beharrizanen araberako trebakuntza
- Laneko giroa hobetzea (komunikazioa, batzarrak)
Sektore/bezeroko orientabide estrategikoak ahalbidetu egin digu, DAFO-ren bidez, eten gabeko sektoreen posizioa hartzeaz gogoetak egitea, etorkizuneko produktu / bezeroenganantz.
Bezeroaren ezaupidea ere hobea izan da, inkesta eta kontaktuen bidez.
Arrazoiak
Bareslan, S.L.U.ko gerentziak, PREMIE eredua hasieran aurkeztu zenetik ulertu zuen hurrengoetarako aukera izan zitekeela:
- Enpresako trebakuntza eta profesionalizazioa, EFQM eremuan kudeatzeko zentzu praktiko handiarekin.
- Kudeatzeko eredua, agente eta emaitzetan gauzatzeko posibilitatea, enpresako diziplina batera behartzen gaituena, enpresaren kolektibo osorako erabat lehiakorra dena.
- PREMIE Diploma lortzeak lagundu egingo luke merkatuan dugun gure irudia hobetzera eta, aldi berean, erraztu egingo luke ISO arauaren geroagoko homologazioa.
Aholkuak
Bareslan, S.L.U.ren gerente naizen aldetik eta PREMIE ezartzeak suposatu digun esperientzia positiboaz geroztik, animatu egin nahi nituzke Bizkaiko enpresak hura egitera.
Gerenteei gomendatzen diet:
- Osoko Kalitatean (EFQM) barneratzen gaituelako, eredu soil, praktiko eta aurrerakor baten bidez.
- ahalegin askogatik ere konpentsatua suposatzen duelako, enpresa guztia, ereduan, bereak dituen agente eta emaitzen praktiken diziplina barruan sartzen gaituelako; beraz, PREMIEn inbertitu den denbora, errentagarria da.
- Etenik gabeko hobekuntza eta lan-taldeen askotariko lanabes eta tresnetan gauzatzen gaituelako.
- Gerenteak, bezeroagan sakontzera eta, batez ere, langileekin batera guztion erronkan inplikatzera bideratzen gaituelako.
- Gerenteoi eta baita kolektiboari ere, maila profesional eta kulturala hobetuz, enpresak aurrera egiteko eta eguneroko ahaleginerako erronka egiten digulako.
"PREMIE dela bide aldatu egingo da zure enpresa informazioan, langileak berarekin konpromisoa hartzean eta etenik gabeko emaitzetan, aldakuntza kulturalera eta kudeatzera behartuz, berritasun eta gorentasunaren bidez. "
(Alberto Estébanez, Bareslan, S.L.U.ko gerentea)
- PREMIE:
- Kudeaketa zure neurrira
- Kudeatzaile batek behar dituen tresnak
- Pertsonen aldeko apostua
- Kokatu, hitzeman eta hobetzen laguntzen du
- Kudeaketa-metodo berriak sortu
- Zure enpresa ulertzeko eta etekina ateratzeko tresna
- Enpresaren diagnosia
- Antolamendu-eredua
- Etorkizuna kudeatzen